XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Benetan zen gizon arraroa, baina bestalde, eskuzabal eta atsegina ere bai.
- Ba al dakizue
- Nire ama asko beldurtu zen ni desagertu nintzenean, eta, bizirik itzultzen banintzen behintzat, hau saldu eta Castawaytik aldegingo genuela hitzeman zion nire aitak.
- Nire ama pozez txoratzen dago.
- Neu ere bai - esan zuen Maribelek -.
- Hain da arraroa, bakartia eta toki sekretuz betea! - Beno, hemendik joateak guztiok pozten bazaituzte - esan zuen Julenek -, ni ere poztu egingo naiz, ba.
- Baina jakin leku hau gustatzen hasi zaidala.
- Lainoz inguraturik eta pasaleku sekretuz beteriko honelako muino baten gainean kokatua dagoen ametsezko tokia iruditzen zait orain. Etorri nahi nuke nik berriro hona.
- Nik ere bai - baieztatu zuen Dikek. Anek eta Gorkanek ere baietz zioten buruaz.
- Abenturaz beterik dagoen lekua duk hau - esan zuen Gorkanek,
- Ez al duk ala,
- Uau!- erantzun zion, bere isatsaz lurra joz.
- Horixe baietz, beti ibiltzen zen pozik Gorkane bere ondoan bazuen behintzat.
- Beno, ea egun paketsu eta atsegingarri batzu izaten ditugun orain!- komentatu zuen Maribelek -.
- Ez nikek abentura gehiago nahi.
- A, baina guk bai!- oihukatu zuten bapatean guztiek.
Honela, ba izango dituzte abentura gehiago oraindik ziur aski.
Beti gertatu ohi zaizkie abenturak abentura zale direnei. Ez dago dudarik!.